
Urteetan zehar asko deliberatu ondoren eta aste hauetan gertatu zaidana ikusi ondoren ondorio bat atera dezaket. Bizitza ziklikoa da.
Beste egunetako postak irakurtzen badituzue (orain arte hartzaileari jaramonik ez egitea nuen hautatua baina gaur lege hori hautsiko det) ikusiko dezue nere egoera animikoa ez zela, nola esan, ona? guztiz kontrakoa ere ez, baina aste oso gogorra egin zitzaidan. Asteko, azterketa astea izan zen. Lehenik, astelehenean, asko ikasi ondoren ezertarako balioko ez zaidan matematikako azterketa eta gero Fisikakoa asteazkenean. Asteburu osoa eta beste aste guztia nekatua pasa ondoren, beti etxean sartua, fisika eta ulergaitza zitzaidan (zitzaidan??)matematika ikasten eta ezer interesgarririk egin gabe, osteguna, ostirala eta larunbatean farra handi bat egitea pentsatu genuen. Egia esan asteazkenean ere atera ginen, gutxi (ordubiak arte edo), taberna batera. Blog hau aste horren ekuadorrean edo hasi nuen, asteazkenean edo. Ostegunean ere ondo pasa nuen, gustura egon ginen. Badakizue zer gertatu zen ostiral eta larunbatean. Morala ez neukan oso altu. Gainera, hori gutxi balitz, proiektu bat entregatu behar genuen asteartean (Lliurament final del projecte). Igandea lanean pasa nuen, plantak, sekzioak eta fatxadak egiten.
Astelehenean, hobe esanda, geometria descriptiva egin ondoren... klik momento suspendido en el tiempo. Felicidad. Dena ongi. Geometriako notak eman zizkiguten. Irakasleak gainera oso modu komikoan esan zidan nota, denon aurrean egin baitzuen:
- Quien es Aguirre?
(Yo? que he hecho yo?)
- Yo
- Aaah. Pensaba que no estabas. Supongo que tu nota si se puede decir en alto.(uf) Has sacado la nota mas alta de clase. Un 8,2. Esta perfecto. Bueno perfecto no, pero casi. Tienes un 8,5 en el primer ejercicio, 8 en el segundo y 8 en el tercero.
Buaaaaah... gero jarraitu egin zuen, baina gauza bera esan zuen behin ta berriz. Klaseko jende gehienak aurpegi txarrakin begiratzen zidaten, gehienak kateatu egin baitzuten.
Beno, gero etxera, familiari kontatu (estoy muy orgullosa de ti, Jon) (Yo nunca he dudado de ti, Jon) jejjejej. Bueno betikua. Baina maketa eta proiektua bukatu behar nuen. Gau osoa pasatu nuen idazmahai honetan. Kuter bat eskuan, carton-pluma mahaian. Maketa osoa egin (hasi) eta planoak bukatu behar nituen. Kafe poto oso bat egin nuen ospatzeko. Gau osoan zehar 17 disko aditu nituen. 5etan ohera sartu nintzan, 9etan esnatzeko. Kafea. Kuterra. Maketa. Logura.
Proiektua aurkeztean denok sekulako ojerak genituen. Nere proiektua kritikatu zuten. Asko. Gehiegi?. Baina gustora geratu nintzen egindako lanarekin. Gainera egindako kritikak erraz konpon zitezkeen. Etxera bueltatu ginan. Etxera bidean Xabi, Iñigo eta hirurok oilasko oso bat (un pollo) erostea deliberatu genuen eta haien etxean afaltzea. Ez genuen ezer afaltzeko eta. Residentziara ailegatu eta egunero egiten nuen bezala pakete bat ailegatu ote zen galdegin nion. Ezezkoa aditzen ohitua, baiezkoa entzuteak harritu nindun. Buaaaah. Lurretik zenbait zentrimetro altxa nintzan. Xabiren etxean ireki nuen paketea. Kamara. Canon EOS 350D. jem jem jem.
Baina egun oso txarren ondoren egun oso onak badatoz... ez al da alderantzizkoa ere pasako?
Jonander
3 comentarios:
wow! tienes camara!!
ajajjaja interesante observacion
puta lista
Publicar un comentario