domingo, noviembre 12, 2006


Atzo eguna ongi bukatu zen. Ezinhobeto. Aurrekoaren ajerarekin hasi bazen ere.

Goizeko ajea ikaragarria izan zen. Buruko mina eta ezer ez egiteko goguarekin nenbilen. Proiektu bat bukatu eta entregatu behar det astearterako. Baina ez nuen gogorik. Burua ez neukan saltsa horietarako. Gaur bukatu beharko det. Xabi eta Iñigoren Cd-ak bukatu nahi nituen. Hori bai, haiei oparia egiteko banuen gogua. Falta zitzaizkidan abestiak bildu eta Cd-a biltzen duen kaxa apaindu nuen. Oso dotoreak geratu ziren. Noizbait Xabi eta Iñigo biltzen badituzue ezaiozue Cd-a erakusteko. Baibai, oso dotore. Iñigorenean nere argazki bat jarri nuen, eguzkia zuhaitzen artetik protagonismoa bilatzen zuen argazkia zen, zuhaitzen forma beltza aurrian eta atzean dena da argia. Behean "una col-lecció per a dues persones" jarri nuen, Cd-ari jarritako izena. Atzean beste argazki bat. Dena eskuz. Xabirena ordea desberdina zen. Nahiz eta nere gustuak antzeko koloreak erabiltzera behartzen ninduten (gorri, beltz eta txuria. Konstruktibista errusiarren eragina ote?) estilo desberdina zuten. Xabirena photoshop bidez zegoen egina, nere argazki batean aldaketak eginez lortu nuen. Zerua gorri jarri nuen. Atzoko postean jarritakoa zen. Hauek bukatutakoan beraien postontzietan utzi nituen, noiz jasoko zituzten esperoan. Goizeko hamabietan utzi nituen. Xabirekin goiz hortan hiru aldiz hitzegin nuen, eta pistak eman nizkion, gainera aurreko gaban esan nion oparia eukiko zutela. Ba arratsalderarte, nik Iñigori postontzia begiratzera joateko esan nion arte, ez zuten aurkitu. Dios...

Arratsaldean atzoko post-a idatzi nuen bi orduz. Gero proiektuarekin jarri nintzen. Zenbait ideia arraroegi euki ondoren Iñigok deitu ninduen. Lur-en etxean afaria egingo genuen. Ja!. Iasta! hemendik aurrera, ez ajerik, ez tristurarik, ez ezer. Musika jarri nuen. Pozik nengoen. Lurren etxea ikaragarria da. Gero deskribatuko det. Residentziako salan geratu ginen Lur-en etxera joateko. Jon eta Iñigo zeuden ni eta Xabi itxoiten. Iñigo oso gaizki zegoen. Bere ajea izugarria zen, telebista ikusten egon ginen denboran botaka egin zuen. Lur-en etxera ez zela joango esan zuen. Ja!. Iñigoren buruaren borondatea eta bere gorputzarenak ez datoz inoiz bat. Horrela, Xabi, Jon eta hirurok Carrefour-era joan ginen erosketak egitera. Erosketk egin ondoren Papo-rekin geratu eta Lur-en etxera abiatu ginen. Catalunya (L1) Arc de Triomf. Lur-en etxera ailegatzerakoan Iñigo eta Subi han zeuden.

Oso ongi pasa nuen. Patata tortila egin genuen, entsaladarekin. John Lennon entzuten genuen bitartean afaldu genuen, Lurrek daukan patio-terraza ikaragarrian. Lehen esan det Lur-en etxea deskribatuko nuela, eta ez det egin. Beno, ba, Lur-en etxea ez da handia, baina ezin da esan txikia denik. Etxe zaharra da Eixample-ko etxe tipikoa da. Luzea, alde bat kalera begira bestea Eixampleko patio erraldoietara. Patiora ematen duen aldean sekulako terraza dauka, oso handia eta hemen afaltzen degu askotan. Etxea pasilo luze bat da, non estantzia desberdinak itsasten diren. Bere anaia Arkitektoa da, eta bere estudioan sekulako marrazkiak ditu. Saloian Chillidaren copia bat dago mural gisa. Beste aldean Pollock-en estiloan egindako ohial bat. Pareta plano horiez marraztua dago. Bi sofa txukun eta eroso. Anitz gustatzen zait Lur-en etxea. Afaldu ondoren sal hontara joan ginen eta han izozkia jan genuen amerikar erara. Gero Lur-en anaiaren Cannabis-a probatu genuen. Jonek gitarra jo zuen. Oso ondo jotzen du.

Etxera goiz bueltatu ginen. Ohera sartu eta inoiz baino osoago sentitu nintzan, oheak ez zuen indarrik egiten nere aurka.

Jonander.

No hay comentarios: