lunes, marzo 12, 2007


HERRIMIÑA


Azken asteotan sentitu dut. Herrira bueltatzeko gogoa. Bartzelona egun batzuz utzi eta Donostira edota Hendaiara joateko gogoa. Aita, Ama, lagunak, anaiak, bisitatu eta dena utzi bezala dagoela ikusi nahi det. Mantsoago doan hiri batera joan. Bartzelona azkarregi doa, batzutan bai...


Itsasoa ikusteko gogoa, haizeen orrazira bueltatzeko beharra. Hemengo itsaso makala utzi eta kantauri itsasora bueltatzea. Hondartzara hurbildu eta Asier olatuei begira dagoela ikusi. Indartsuagoa den itsaso batekin bildu.


Etxeko giro errepikakor baina konstantera bueltatzeko gogoa. Ama anaietaz kexatzen ibiltzea, anaiak sofan botata ikustea. Nere logelara sartu eta bere terraza gorrian eguzkitara jarri. Bizimodu konstante batera bueltatu.


Kalera irten eta jendea topatzeko gogoa, aurkitua izateko beharra. Berriro ere topatu nahi ez dudan jendea eskibatu eta betikoekin bildu. Kalean aurpegia duten gorpuak aurkitu, haiek ni aurkitzea.


Aberri egunean bueltatuko naiz Donostira. Bitartean Bartzelonan egongo naiz.


14 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni gaur bertan egon naiz hondartzan txakurra paseatzen, 24ºtan egon gara gaur, ezinhobeto. Ez dakizu nola disfrutatzen deten Lur hondartzatik gelditu gabe korrika doanean, ez da gelditzen, pasada bat da nola egon daiteken hain gustora "orillako" olatuekin jolasean... Hala ere, zein desberdintasun eguzkia estaltzen denean... kriston fresku egiten du...jejeje. Bueno, Jon Ander, jakin ezazula blog honetako irakurle habituala (erderakada) naizela, eta noizbait iritsi behar zela bertan idazteko lehen aldia, ez? ba hori, egongo gera bueltatzerakoan gure hiri preziatura :)

Agur!

Gran Auntza Sentado dijo...

JEJEJE, blog hau lau katuk baino ez zutela irakurtzen uste nuen, ta orain konturatzen ari naiz jende asko dagoela irakurtzen duena. Ongi, ba, sin mas, animo komentarioekin!! blogari izia ematen baitiote, bestela monologo triste bat baino ez da ta!

Anónimo dijo...

Normal normal, yo te entiendo, mi fotolog esta sufriendo una depresion porq no va nadie...
ai..tenemos etcemiña ee:) gutxi barru vendras ta ara calorcito ta eguzkia y lo disfrutaras mil veces mas oraindik:) muxu!

Anónimo dijo...

itsasoko olatuek beti bezela jotzen dute paseo berriko arrokak, Haize orraiziek beti bezela laztantzen dute airea, eguzkiak ingurua beti bezela epeltzen eta mamitzen du, eta haize eta euriak gure kostaren izaera arro eta basatia erakusten digu. Baino badago berdina ez den gauza bat, ez daude iganderik, ez daude telefono hotsik ez daude elkartzen gaituzten lanik, zuek hemendik urrun baitzaudete.

Gran Auntza Sentado dijo...

jooo, anonimorik ez mesedez... Nor zaren jakin nahi det!

Anónimo dijo...

yo kreo ke ya seeee
(k poetiko!)

Anónimo dijo...

vaya, a mi me pasa lo mismo

Anónimo dijo...

a mi lo que me pasa es que me pica una pierna y por mas que me rasque no me alivio.

Anónimo dijo...

ah, y me quiero ir de aqui.

Anónimo dijo...

yo tambien me kiero ir.

Anónimo dijo...

te voy a cantar una cancion gran auntza

IZARREN HAUTSA

izarren hautsa egun batean bilakatu zan bizzigai
hautsartatik ustekabean
noizbait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta surtuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
kogorki loturik gaude.
gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia:
bide ilunak nekez aurkitu
legee berriak noizbat erditu
hortan jokatuz bizia
gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea
eta indarrak ongi errotuz
gure susutraik lurrari lotuz
bertatitak irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzak hartuz
beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitze zein den ona, bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz bertan sasi zikiak behingoz erreta
bide on bat aurkezten
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan irango duten zuhaitz ardaska gazteak.
Beren aukeran jabe eraikiz eta erortzean berrio jeeikiz ibiltzen joanen diranak
gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Anónimo dijo...

herrimina izatean polita da horrelakoak entzutea.

Anónimo dijo...

eskerrik asko... benetan

Anónimo dijo...

:D